XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bein ere ezin degu gabez lorik egin.

- Ara, gizon - erantzun zion andreak -, egin ezazu ondoen derizkiozuna.

Zeu zera nekazaria eta zeuk dakizu onena zer dan.

Beste gabe, laster artu zuan erabakia gizonak.

Eldu zion Arriori sokamuturretik eta azokara eraman.

Ba`zan bertan perizale ugari!.

Toki egoki bat aukeratu eta antxe gelditu zan Butzel, merkatariren baten zai.

Egoardirarte orrela egon zan arren, ez-zitzaion iñortxo alderatu, bei artaz galdezka.

Orduan ark gizontxo zaar bat ikusi zuan, auntz bat lokarritik zeramala; ura ere berearentzat erostalle billa.

Bañan beti zai, ez zion iñork jaramonik egiten.

Alako batean, Butzel`ek, ausardi pixka bat artu eta, an dijoakio auntz-jabeari galdezka: - Aizu, gizon!, nai al zenduke zure auntz ori nere bei onekin trukatu?.

Auntz-jabe ura, inguruan so egiñaz, arrituta pentsatsen asten da: Gizon au ez ote da, ni erotzat artu naian dabillen adar-jotzalleren bat?.

Baiña gero onela erantzun zion: - Zergatik ez? Baiña nik ez daukat dirurik, aldea ordaintzeko.

- Ez zaio ajolarik; nik ere ez dut gaiñetik diru bearrik - erantzun zion Butzel`ek.

- Orrela ba`da, ez dago beste itzik egin bearrik - esan zion, pozez beterik, auntz-jabeak.

Beste gabe, trukea erabaki eta egiña gelditu zan.

Butzel, arro arro, eldu zan etxera, bere auntz nabarra eskutik zuala, eta bere andreari mintzo: - Begira, andretxo, zein auntz ederra dakarkizudan.

Bei ura bere marruekin baño obea izango degu, noski; izan ere ura ez bait zan gauza, eten gabeko marru-otsean, ikulluan egoteko ezik.

Andreak, bere senarra goratuaz, onela erantzun zion: - Oso ederki egin dezu, gizon.

Orrela beinipein, ez degu beti asarre egon bearrik izango.

Biak biziro poztu ziran, egundoko zoriona etorri zitzaiela-ta.

Andik aurrera, ez zuten geiago beiaren marrurik entzun.

Baiña, aren tokian, auntzaren mee... mee... gogaikarria ez zan ixiltzen, etxe guztian barrena, goizetik asi eta gaberaño.

Auntz madarikatua! Nork jasan lezake orren ater-gabeko negarra?.

Gure baserritarra asi zan berriz ere asarretzen, eta, goiz batez, onela erasotzen dio bere andreari: - Aizazu, andre, auntz au ere gogaitkarri jartzen asi zait oraintxe.

Ezin dut eraman geiago bere meenegar petrala.